Pintura ekologikoa
Gure produktu eta lan prozesu guztiek betetzen dituzte ingurugiroarekin, osasunarekin eta kalitatearekin lotutako araudi zorrotzenak.
-
Merkatuko ziurtagiri onenak ditugu:
-
EU ECOLABEL zigilua eta produktuaren ingurumen talka baxuaren ziurtagiria haren bizitza-ziklo guztian zehar.
-
“Excell zone verte” eta “Excell +” zigiluak, pinturek nekazaritza eta etxebizitza inguruko giro zaurgarriak kaltetzen ez dituztela bermatzen dutenak.
-
-
Osagai begetaletan (zuhaitzetako erretxina naturalak) eta petroliotik ez eratorritakoetan oinarritutako pinturak. Kontserbatzaile kaltegarririk gabe.
-
A+ barruko aire igorpenak.
-
Ekintza des-kutsagarria duten pinturak etxe barruan arnasten dugun airea iragazteko.
Seigneurie pintura markarekin lan egiten dugu.
SEIGNEURIE® produktuak Europako kalitate, ingurugiro eta osasun baldintzak betetzen dituzten lehengaietan oinarritzen dira. Produktuen fabrikazioari eta formulazioari aplikatutako estandarrak Europako berdinak dira VOC* baxuarekin eta berunik gabeko formulekin (90 ppm baino gutxiago).
SEIGNEURIE® markak ura oinarri duten produktuen garapena sustatzen du eta, orokorrean, erabiltzaileen eta pintura aplikatzen dutenen osasuna babesten duten teknologia guztiak. SEIGNEURIE® markak honako ziurtagiriak ditu:
NF Environnement
Frantziako eko-etiketa bakarra da. ANFOR Certification-ek kudeatuta eta Frantziako Ingurugiro Ministerioak aintzatetsita.
EXCELL PLUS
Barruko giroetan nahi ez diren substantziak kontrolatzeko etiketa da.
AIR PURIFYING / AIREA GARBITZEKO TEKNOLOGIA
Teknologia honek airea garbitzen du dituen kaptadore aktiboekin formaldehido molekulak egonkortuz eta osasunaren gainean duten eragin kaltegarria neutralizatuz.
Europako Etiketa Ekologikoa (EEE)
Etiketa honen helburua ingurugiroan eragin kaltegarriak murriztu dezaketen produktuak sustatzea da, kategoria berdineko beste produktu batzuekin alderatuz, baliabideen erabilera eraginkorra eta ingurugiroaren babes maila handiagoa sustatuz.
EXCELL GREEN ZONE
Elikaduraren industriak aintzatesten duen etiketa da. Eraikin industrialen edo elikagaiak gordetzen dituzten nekazaritzakoen Barruko Airearen Kalitatearekin bateragarriak diren produktuak aukeratzeko laguntza da.
Ziurtagiri honek aspektu ekologikoez gain, aspektu jasangarriak ere kontuan hartzen ditu, eraikuntzan eta produkzioan ezinbesteko bihurtu diren irizpideak baitira.
BIO-BASED / BIOSOURCÉE TEKNOLOGIA
Bio-Based teknologiak jatorri begetala duten osagaiak eta birziklatutako materialak erabiltzen ditu. Ingurumenarekiko errespetua sustatzen du energia fosilen baliabideak murrizten baititu. Bio-Based teknologiak klima aldaketaren aurkako borrokan ere laguntzen du.
ALL SEASONS / SASOI GUZTIETARAKO TEKNOLOGIA
All Seasons teknologia berriari esker pinturako hotza (2°C-raino) eta beroa (35°C-raino) edo hezetasun handia (% 90 HR) jasaten ditu fatxadetako lanen sasoiak luzatzeko. Pintura zuzenean aplikatzen da euskarriaren gainean, umela eta kondentsatuta badago ere, horrela obrak edozein sasoitan egin ahal dira.